MUSIKA

Octuvre-k giro lanbrotsuak haizatuko ditu Bermeon

Octuvre izen artistikoaren atzean Juan Casamayor musikaria ezkutatzen da. Asturiarrak erritmo eta giro ilunak uztartzen ditu, eta ostiralean, Bemeoko Beleza Malandra gunean izango da, 22:00etatik aurrera.

Iaz, Distancias izenburuko lana argitaratu zuen, zeinak new wave, synth pop eta dark wave giroak uztartzen dituen. Sintetizadore analogikoetan, melodietan eta ahots itzaltsuetan oinarritzen da Octuvreren proposamena.

Diskoak zortzi kantu biltzen ditu, eta hala musika nola hitzak Casamayorrek egin ditu. Agujero de gusano kantuan, baina, kolaboratzaile ezagun bat izan du ondoan, Pablo und Destruktion musikari asturiarrak, zeinak gitarra jo duen.

Distancias grabazioan amodioa eta zorigaiztoa nagusitzen dira. Beleza Malandra gunearen arabera, “soinuak mamuen antzera agertze dira, Arnau herriko giro lanbrotsu eta euritsuak gogorarazteko; Distancias sortzeko, hain justu, herri horretan inspiratu da Octuvre”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button