
Miren Arangurenek (Iruñea, 1981) eta Hodei Estebanek (Zarautz, 1983) eratu dute Occhi Di Farfalla bikotea. Taldeak rock feminista eta akustikoa jorratzen du, eta sei kantuko diskoa argitaratu du.“Occhi Di Farfalla proiektu akustikoa da. Letra feministak rock doinuz jantzi eta bideaz gozatzeko eginiko ekintza”.
Bada, iragan uztailaren 18tik aurrera Suitza, Alemania eta Txekian joko du taldeak, baina laukote formatuan. Guztira, dozena bat kontzertu egingo ditu, abuztuaren 1era arte.
Diskoari dagokionez, Mikel Kazalisek grabatu du 2013 ekainean Zarauzko Fidelenea estudioetan. Diseinu lanaz, berriz, Mikel Larratxe arduratu da. Hitzen harira, nabarmendu Goazen hemendik maitia kantua Imanol Epelde poeta zarauztarrak idatzitako dela, eta Komuneko paperean lanean dagoela bilduta. Outro doinuan, berriz, Clara Zetkin feminista-sozialistak 1932an emandako hitzaldi baten zati bat da.