LITERATURA

Familiak literaturan duen paperari buruz

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan hitzordu bat antolatu du biharko, hilak 21, Jon Bilbao eta Karmele Jaio idazleen partaidetzarekin. Txani Rodriguez idazlea moderatzaile izango da. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bi idazleak familiak literaturan duen irudikapenaz mintzatutako dira, istorioetan duten rola edo fikzioan egiten ari diren familiaren irudiak aztertuko dituzte.

Jon Bilbao (Ribadesella, 1972) Ingeles Filologian lizentziatua da. Bereak dira honako lan hauek:  Como una historia de terror (2008, Narratibako Begi Kritikoa Saria), Bajo el influjo del cometa (2010, Tigre Juan Saria eta Euskadi Literatur Saria), Basilisco (2020) eta Los extraños.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970)  euskal literaturan dugun idazlerik onenetakoa da. Bereak dira: Hamabost zauri (2004, Elkar), Zu bezain ahul (2007, Elkar), Ez naiz ni (2012, Elkar), Amaren eskuak (2006, Elkar), Musika airean (2010, Elkar),…  Bere lanok sari ugari jaso dituzte eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Gainera lan batzuk ere pantaila handira eraman dira. Bere kontakizunak antzerkira ere eraman dituzte, Best European Fiction 2017 antologiarako aukeratuak eta antologia eta hizkuntza askotan argitaratuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button