
Lapso Producciones taldeak Lapsus, Desconcierto Acústico izeneko lana eramango du gaur Leioara. Jorge Barrosok zuzenduriko lan honetan Antonio Campos, Rafael Campos eta Rafael Rivera aktoreek hartzen dute parte. Gaur berton izango da emanaldia, 21:00etan, Leioan, Auditorumean.
Lanak honelako egoera kontatu nahi du: “Autobus geltoki bat. Denbora eta nahi gabeko akats bat gatazka jakin batzuen katalizatzaileak izanik, fisika modernoa kolokan jartzen dutenak, protagonistak existentzia krisi handia biziko du harrapatuta dagoen lapsus horretan, non denbora planoz aldatzen den, azeleratzen den, geratu egiten den… Erronka: askatu den mundu errealera itzultzea”.
Kultur Leioaren esanetan, “keinuak, zuzeneko musikak eta komikotasunez beteriko poesiak tindatu egiten dute benetakoa dena irreala denaz eta alderantziz, agertokia hartu eta eraldatzen duen amets iragankor batean”.