EMAKUMEA

“Nomadak Gaitun!” azoka ibiltaria, Iruñean

Nomadak Gaitun! azoka ibiltariak Iruñeko Geltokin egingo du geldialdia oraingoan, Laba, Karrikiri, Dinagu eta Geltoki berak lankidetzan antolatutako azoka batean.
Apirilaren 30ean ospatuko da, eta egun osoko egitaraua izango du.

Bertan, sormena bizimodu bihurtzeko apustua egiten ari diren 27 emakume sortzaileren lanak aurkituko dira. Moda, ilustrazioa, bitxigintza eta dekorazioaren esparruan lan egiten duten proiektuak guztiak Euskal Herrian sortuak dira.

Denetarik izango da egun osoko programazioan: gosari berezia, kalejira, Ikasi turbantearen artea izeneko tailerra, DJ Chey Vicoren musika eguerdian, Ametsgile Argitaletxea, DJ Monikrak eta abar.

Diseinua eta sormenaren esparruan diharduten emakumeen lanaren erakusleiho izan nahi du Nomadak Gaitun! azoka ibiltariak. Euskal Herrian sakabanaturik dauden sortzaileen elkargunea izateko sortu da, pixkanaka gure arteko sarea josi eta mugimendu oso bat bideratzeko asmoz.

“Plazako bizitzan sinesten dugu eta bertan sortzen diren zuzeneko harremanetan. Horregatik, sormenaren esparruan daukagun aukera zabala erakutsi nahi diegu herritarrei eta bide batez, egungo kontsumo ereduen inguruko hausnarketa eragin.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button