
Donostian egiten ari diren Emakumeek Egindako Zinemaz XIII. Jardunaldien barruan arabiar emakume zuzendariak izango dira protagonista hiru egunez: Annemarie Jacir (Betlem, Palestina, 1974), Maryam Touzani ( Tanger, Maroko, 1980) eta Amal Ramsis (Alexandria, Egipto, 1972).
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, zinema arabiarrak emakume zinemagileen gorakada nabarmena izan du. Pelikuletan emakume bihurtu dute euren lanen gai nagusi eta gerora adituagoa zen talde handi bati bide eman diote.
XXI. mendeko emakume zinemagile arabiar belaunaldi berria oso kosmopolita da, hainbat herrialdetan trebatu dira eta oso ondo ezagutzen dute mundu arabiarraren egoera eta arazoak, baita Mendebaldeko munduarenak ere.
Gaur berton, urriak 21, The Salt of This Sea (Annemarie Jacir, 2008) pantailaratuko dute 19:00etan, Antzoki Zaharrean. 2008an filmatu zuen eta film luze bat egin zuen lehen emakume zuzendari palestinarra izan zen. Bi pertsonaren istorioa kontatzen du. Soraya eta Emad dira eta bizitza erabat desberdinak dituzte. Palestinan elkar ezagutu dute, batek (Sorayak) geratu nahi zuen bertan, eta besteak (Emadek) ihes egin nahi zuen.
Asteartean, hilak 22, Adam (Maryam Touzan, 2019) pantailaratuko dute, eta asteazkenean, Amal Ramsis zuzendariaren You Come From Far Away (2018) izango da pantaila handian ikusiko den filma.
Donostiako Emakumeen Etxean duzue informazio guztia.