LITERATURA

“Euskal emakume idazleak gaur” izeneko zikloa, Bilbon

Diputazioaren liburutegian, Bilbon, hasita dago joan den astetik Euskal emakume idazleak gaur izeneko zikloa. Hainbat idazlek hartuko dute parte hitzaldietan, eurek idatzitako obrez aritzeko.

Joan den astean izan zen lehen hitzordua, Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia lanarekin. Paloma Rodríguez Miñambres arduratu zen elkarrizketaz.
Gaur, hilak 11, beste hitzaldi bat izango da Karmele Jaio idazlearekin. Horrek Aitaren etxeko kafetera zaharra mintzaldia atondu du. Berarekin Jon Martín arituko da.

Datorren astean, 21ean, Leire Bilbao izango da protagonista, eta idazlea Bitxopoemak liburuaz eta umeentzako poesiaz mintzatuko da Karla Fernández de Gamboa adituarekin.

Hilaren 28an, Itxaro González Guridi aditua Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian izeneko hitzaldia egingo du. Eta azkenik, Katixa Agirrek Amek ez dute liburuaz jardungo du Aiora Sampedro adituarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button