IKUS-ENTZUN

Zinebin parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Zinebi Bilboko zine dokumental eta Laburmetraiaren nazioarteko zinemaldiaren 54. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da. Lanak bidaltzeko epemuga 2012ko abuztuaren 12a da. Horrez gain, aurtengo edizioa azaroaren 16tik 23ra bitarte egingo da.

Zinebin inskribatuko diren filmak 2011. urteko urtarrilaren 1a baino geroago ekoitzirik egon beharko dute atzerriko lanen kasuan, eta estatuan eginikoei dagokienez, 2011. urteko irailaren 1a baino geroago.

Filmak hiru kategoriatan lehia daitezke: fikzioa, dokumentala eta animazioa. Gehienen 45 minutu iraun beharko dute, iraupean hori gaindituz gero, Hautaketa Batzordeak eskubidea izango du onartzeko ala ez.

Izena emateko, hurrengo eskabide-orria bete beharko da. Bestelako xehetasunak.-sariak, filmak bidaltzeko epeak, zehaztasun teknikoak, eta abar-, araudian irakur daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button