LITERATURA

Niaren oihartzunak: bakardadearen eta nortasuna aro globalean

Aurten, Literaktum jaialdia azaroaren 10etik 23ra egingo da, eta bere leloa Niaren oihartzunak: bakardadearen eta nortasuna aro globalean izango da.

Hortaz, galdera pertsonal eta unibertsal bat jarriko da mahai gainean: “nola definitzen dugu gure burua mundu global batean? Bakardadea gero eta ohikoagoa da, eta nortasuna, askotan, galdua edo zatitua ageri zaigu. Literaturaren bidez, ni-aren oihartzunak entzun nahi ditugu, barrutik kanpora eta kanpotik barrura”.

Literatura jaialdiaren lehen aste honetan honako idazleak izango dira protagonista: Juan Manuel de Prada, Arantza Urretabizkaia, Fernando Navarro, Julen Apella, Espido Freire, Juan José Millás, Belén Gopegui, Ignacio Peyró, Eider Rodriguez eta Carys Davies.

Azaroaren 17tik aurrera Javier Sierra, Javier Cercas, Samanta Schweblin, Harkaitz Cano, Agata Loth-Ignaciuk, Laura Chivite, Ignacio Martínez de Pisón eta Lourdes Oñederra idazleen txanda izango da.

Jaialdian, aipaturiko idazleen hizketaldi interesgarriez gain beste kontu batzuk antolatu dira literaturaren inguruan, hala nola,  Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien sari banaketa, irakurraldi musikatuak, antzezlanak, solasaldi eta afari literarioak eta Literaktum Txikia. Horiexek osatuko dute jaialdiaren programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button