MUSIKA

“New Blood Weekend”, asteburu punk-rock zalea Bermeon

Asteburuan, oi, punk, hard core eta post punk estiloetako taldeak biltzen dituen New Blood Weekend jaialdia egingo dute Bermeon estreinakoz. Hala, bihar, etzi eta etzidamu, nazioarteko eta bertako makina bat talderen soinu oldarkorrak entzuteko parada izango da Bizkaiko kostaldeko udalerrian.

Barikuan, Nuntxako Zentro Sozialean hiru talde arituko dira, 22:00etatik aurrera: PMS 84 (boot-punk, Portland, AEB), Karpatos (hardcore eta punk iluna, Bilbo) eta Serpiente (post-punk minimalista, Bilbo).

Bigarren jardunaldia ere Nuntxakun egingo da, zapatuan, ordu berean: Arms Race (hardcore, Londres, Erresuma Batua), Die Wagen (post-punk, Bilbo) eta Puro Odio (hardcore-punk, Bermeo).

Azkenik, igandean, kontzertuak eguerdian egingo dira Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, 13:00etatik aurrera: Nadie (post-punk, Bartzelona) eta Revertt (hardcore, Bermeo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button