ARTEA

Inma Rodriguez-en “Forma eta kolorea”, Iruñean

Iruñeko Conde de Rodezno galerian, Inma Rodriguez pintorearen Forma eta kolorea izenburuko erakusketa dago ikusgai otsailaren 3ra arte.

Inma Rodriguez Kanariar irletan jaio, baina Nafarroan bizi den artista da. Conde de Rodezno galeriaren arabera, “Inmak sentitzen duena pintatzen du, sentimenduz interpretatzen du, inpultsoari jarriki, baina, ogibideak eskatzen duen kontrola ezarriz”.

Ez dira koadro akademikoak, ezta klasikoak ere, Inma inspiraziopean aritzen baita. Hala, harea erabiltzen du bere figurak egiteko, eta olioa kolorearen indarra emateko.

Margolan horiekin batera, Fondoscopios izenburuko koadro batzuk ere badira: argazkietatik abiatutako pinturak dira, kolorez beteak eta ur tanten itxura daukan estalki plastikoarekin jantzita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button