IKUS-ENTZUN

“Negu hurbilak” filmaren estreinaldia

Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca zuzendariek osaturiko Negu Kolektiboaren lehen fikziozko lana da honakoa, eta Maluta films eta Cornelius Films izan ditu ekoizle.

Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian mundu mailako estreinaldia izan ostean, orain Euskal Herriko pantailetan ikusi ahalko da: Iruñea (Golem Yamaguchi), Donostia (SADE Princioe), Bilbo (Golem Alhondiga eta Multicines 7), Gasteiz (Florida aretoa eta Gorbeia Zinemak), Portugalete (Dock Cine), Errenteria (Niessen Aretoa) Oñati (Oñatiko zinema), Durango (Zugaza aretoa), Villabona (Gurea Antzokia), Doneztebe (Udaletxean), Zumaia (Aita Mari), Legazpi (Latxartegi Aretoa). Kanpoan ere bai: Madril (Cineteca), Bartzelona (Zumzeig Cinecooperativa), Valladolid (Cines Brodway) .

Eta datozen asteetan, Santiago de Compostela (Numax), Bergara (Seminarixoa), Leioa (Kultur Leioa), Amorebieta-Etxano (Zornotza aretoa), Arrasate (Amaia Udal Antzokia), Leitza (Udalean), Elgoibar (Herriko Antzokian), Derio (Gurea Aretoan) eta Igorren (Lasarte Aretoa) izango da ikusgai.

Lanaren sinopsia hauxe duzue: “Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da. Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button