ARTEA

Paisaia efimeroak

Bere argazkietan agertzen den natura etengabeko eraldaketan dagoen natura da. Gizakiak ekarritako elementuak behin eta berriz agertzen dira bere paisaietan, lurralde horretako errepresentazio idilikoa erabat baztertuz.
Modu honetan zalantza izango dugu benetan espazio naturala ala espazio urbanoa ote den. Horrexegatik jarrera estetiko zehatz bat eskatuko dio ikusleari.

Abandonaturik edo erdi abandonaturik dauden eremuak agertuko ditu. Gizakiaren arrastoak ikusgai izango dira, baina beste batzuetan arrasto horiek ere efimeroak izango dira, nolabait. Baina guztietan hondamena agertuko da, edota hondamen horren gaineko beste ekimen baten zantzuak, paisaia hori eraikuntza etengabean balego lez.
Hibridazio estetikoa, beraz, natura eta eremu horretan gizakiaren esku hartze artifizialak sorturiko espazio zehaztugabea.
Muga difuso horretaz ari da lanean Cristian Zelich.

Bere lanak, ekainaren 4tik 30era bitartean ikusi ahal izango dira Iruñeko Contraluz galerian.

Iruñeko Contraluz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button