BESTELAKOAK

Plateruenak martxoko porgramazioa iragarri du

Durangoko Plateruena Antzokiak martxorako ondu dituen jardueren egitaraua jakinarazi du. Hala, martxoaren 4an, Atara Zarata antzerki taldeak Los Insignificantes antzezlana taularatuko du. Biharamunean, martxoak 5, metal eta hardcore kontzertua izango da Anestesia eta Eraso taldeen eskutik.

Martxoaren 10ean, Kantulagun Kantuzaleen Txokoa egingo da, eta  11n, Los Chichos rumba estioloko hirukote espainiarrar ezagunaren emanaldia izango da. 12an, halaber, Euskal Assault muturreko metal banden jaialdia izango da, Perpetual Limbo, Teething, Sinister, Virulency, Benighted, Anihilated, Ankhar, Mutant eta Cancer taldeekin.

Martxoaren 14tik 20ra bitarte, Zilar Astea egingo da, zeina komikiaren inguruan ardaztuko den. Hala, 14an, haurrentzako ekitaldi bat izango da; 17an, Unai Iturriaga Udaberririk Ankerrena komikiaren inguruan mintzatuko da; eta, azkenik, 20an, komiki erakusketa izango da: Komiklub aleak eta Durangoko Bibliotekak mailegatutako komiki garaikideak ikusgai.

Martxoko egitarau oparo hori beste bi ekitaldirekin osatuko da: 18an, dantzaldi ibiltaria egingo da, Aiko Erromeriaren eskutik, eta 19an, Peiremans taldearen kontzertua izango da, zeinak Bigarren saria izenburuko lan berria aurkeztuko duen.

Informazio gehiago: plateruena.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button