BESTELAKOAK

Nazioarteko Kultura Urbanoen Jaialdiaren 14. edizioa

Martxoaren 29an, Bilbao Arenan, eta 19:00etatik aurrera, BreakOnStage Nazioarteko Kultura Urbanoen jaialdiaren 14. edizioa abiatuko da.

Kultura urbanoarekin lotutako jaialdirik garrantzitsuena da hau, eta honezkero, erreferentea da mundu osoan.

Egun horretan, bi ordutan, iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira, kultura urbanoaren barruko dantza, musika, kirola, irudiak, akrobaziak… eta abarrekin. Ondoren hip-hop kontzertua izango da Rayden artistarekin.

Gainera, hainbat kale dantza taldek Bilbao Arenan nazioarteko epaimahai baten aurrean lehiatuko dira, eta 3000€ banatuko dira saritan: Fabbreezy & Sandrine eta Chey, kasurako. Taldeek bi jaialdi bidez lortuko dute bertan parte hartzeko txartela: Akadantz eta Fun Dantz!

BreakOnStage jaialdian, nazioartean kultura urbanoaren erreferente bihurtu diren hainbat artista bilduko dira. Breakdance-aren alorrean Europako talderik onenak datoz. Holandatik The Ruggeds, Frantziatik Inesteam, eta Espainiatik Rst Crew, besteak beste. Los Angeles hiritik, Poe One break dantzari mitikoa dator epaile lanak eta ikuskizuna eskaintzera; Suediako Kaynix dantza-urbano talde famatua ere aipatzekoa da, baita Chey dantzariaren show berriaren estreinaldia.
Kirolaren alorrean Dirt Jump lehiaketa egongo da, non ranpa erraldoian bizikletarekin jauzi ikusgarriak egingo diren.
Hau guztia eta gehiago, martxoaren 29an, BreakOnStage Nazioarteko Kultura Urbanoen jaialdiaren 14. edizioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button