
Urriaren 21etik 22era Fabrikazio Digitala, Harria, Pixela, Plastikoa, Harria izeneko tailerra izango da Donostiako Arteleku zentroan. Bertan, objektuen eraldaketa jorratuko da.
Horretarako hainbat teknika landuko dira: Eskaneatzea hiru dimentsiotan; modifikazio digitala; inprimatzea plastikoa; eta objektua berriro eskuratzea moldeen bidez. Izan ere, tailerraren xedeetako bat da objektu fisiko bat birtual bihurtzea da digitalizazioaren bidez.
Prozesua ondokoa izango da: Haitzak eskaneatzea 3D sare-begia lortzeko; sare-begi hori aldatzea 3Dn inprimatzeko; 3D modeloa plastikoan inprimatzea; objektua enkofratu, eta piezaren negatiboa lortu moldeen bidez; molde horiekin objektua berriro lortuko da, baina beste material batzuekin osatua (porlana, igeltsua, eta abar); eta, azkenik, prozesua errepikatzea eskuratutako objektu berri horrekin.
Tailerra ondokoei dago zuzenduta: artista, arkitekto, eskultore eta fabrikazio digitalaren zaleak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa ezagutza teknikoak edukitzea.
Informazio guztia: arteleku.net.



