
Hasteko, gaur bertan Kicking & Alive Gernikako laukoteak Premiere euren lehenengo diskoa aurkeztuko du; estilo desberdinetatik edaten duen musika egiten dute banda honek. Kontzertua 22:00etan hasiko da.
Horrez gain, Xemein Abesbatzak, 35. urteurrenaren harira, bere ibilbidea jasotzen duen erakusketa antolatu du hilaren 8tik 22ra bitartean. Argazkiak eta bestelakoak egongo dira ikusgai.
Hilaren 16an, bertsolaritzaren txanda izango da. Hala, Karmenetako Bertso Saioa izenburupean Iñaki Viñaspre, Unai Iturriaga, Odei Barroso eta Joseba Artza arituko dira. Gai jartzailearen lana Markina-Xemeingo bertso eskolak hartuko du bere gain.
Uztailaren 18an, berriz, Sunkers izenburuko magia saioa izango da Sun magoaren eskutik. Uztailaren 22an, halaber, Capoeira ikastaroetan eta kalejira brasildarrean parte hartzeko aukera izango da.
Azkenik, 23an, Mediopelo (Ganso) kale antzerkia izango da Goiko Portalean. Anibal Maldonado protagonistak, bere dohainak erabiliko ditu familia krisiaren hatzaparretatik ateratzeko. Antzezlana gaztelaniaz izango da.
Egitarauaren xehetasun gehiago hemen.