ARTEA

Naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexua

Ekainera bitartean, Tatiana Blanqué artistaren Arrasto baten atzetik izeneko erakusketa ikusi ahalko da Donostiako Cristina Enean.

Erakusketak naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa proposatu nahi du: “naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu. Guk, ordea, gure biziraupena ziurtatzeko jazartzen dugu, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan”.

Artistak artea eta natura lotzen ditu sinpletasunaren, organikoaren, naturalaren eta ingurumenarekiko errespetuaren bidez, eta hala, zuhaitzak, lurra, belarra eta harriak ardatz dituen obra denboraz kanpoko testuinguru batean aurkezten da, “astro boteretsu batekin batera, eta artistak paisaia naturala desagertzeko duen kezka transmititzen du”.

Beraz, Cristina Eneako erakusketa honek “errebindikazio-kutsua hartzen du, premiazkoa habitat naturala zaintzeko, gure bidean gidari gisa”. Blanquék “natura gure espiritualtasun bihurtzea proposatzen du, ingurunearekiko lotura sakona eta errespetuzkoa sustatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button