MUSIKA

Nasty Rockers britianiarrak, “Bilbao Dub Club”-en

Bilbao Dub Club programak dub eta reggae estiloetako DJ gauak ondu ohi ditu Bizkaiko hiriburuko Bolueta auzoan dagoen Mytho aretoan. Bada, larunbatean, beste hitzordu bat prestatu dute Bilbo Dub Clubeko kideek, Nasty Rockers britainiarren partaidetzarekin.

Rockzale nazkagarri ingelesekin batera, Laudioko Aiaradaleko sound system kolektiboa eta ekitaldiaren antolatzaile Dub Club Thunder Clap Sound System izango dira. Saioak gauerdian hasiko dira eta 5:00ak arte iraungo dute.

Nasty Rockers britainiarren harira, 20 urte daramatzate Londres hiriko Notting Hill auzoko inauteri ospetsuetan parte hartzen. Horretaz gainera, Londres hiriko klubetako zirkuituan etengabe ari dira diskoak jartzen. Gaffa Blue da kolektiboaren buru eta Londreseko disko bildumazale prestigiotsuenetarikoa. Gaffa Blue berarekin aritzen den ohiko abeslariarekin etorriko da Bilbora, Tony “Mr Oh Yes” Francis.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button