ARTEA

Doctor Juanpa artistaren grafismo musikala, Donostian

Doctor Juanpa ezizenaren atzean Juan Pablo Celestino Sanz (Valladolid, 1979) ilustratzaile eta diseinatzailea ezkutatzen da. Bere lana industria musikalaren inguruan ardazten da, batez ere, kartelak egiten ditu, gehien bat Ameriketako Estatu Batuetan.

Bada, ostiralean, Gigposters & Co izenburuko erakusketa inauguratuko du, Donostiako Tabakaleran kokatutako Arte Uparte gunean. Erakusketa zabalik izango da urriaren 29ra bitarte.

Doctor Juanpa makina bat artisten kartelak egin ditu, eta obra horren lagin bat Donostian izango da ikusgai.

Hauexek dira Juanparen lanean agertu diren talde batzuk: Cypress Hill, Dropkick Murphys, Wu Tang Clan, The Buzzcocks, Blind Melon, Gogol Borderllo, Fishbone, Againts Me!, Run the Jewels, Sonorama Ribera, Slightly Stoopid, Pretty Lights, Jurassic 5, Red Kross, Macklemore & Ryan Lewis, NAS, 311 eta Belle & Sebastian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button