IKUS-ENTZUN

“Zinemako Emakume Heroiak” zikloa, urrian eta azaroan

Urrian eta azaroan, Iruñean, Zinemako Emakume Heroiak zikloa antolatu dute beste behin,  Maria Castejón adituak koordinaturik. Zikloak hamar urte bete ditu.

Denok dakigunez, zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek, ostera, desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Horrexegatik, ziklo honen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko da, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketak ahalbidetuko dituzte, emakumezkoen unibertso aberasgarria erakusteko.

Bihar, hilak 17, saio bat antolatu da Alauda Ruiz de Azuak zuzenduriko Cinco Lobitos lana ikusteko. Piezak hauxe kontatuko du: “Amaiari ez zaio erraz gertatzen ari amatasun berria. Lana dela-eta bikotekideak alde egin behar izan duenean, gurasoen etxera itzuli da. Orduantxe ohartuko da, ama izateaz gain, alaba izaten ere badela”. Alauda Ruiz de Azuaren lanak hamaika sari jaso ditu eta aukera ederra da amatasuna hamaika ikuspegitatik ikusteko, ikuspegi zirraragarriak, barrena ukitzen dutenak, hunkigarriak.

La Mujer de la Montaña (Kona Fer Í Stríð), Las hermanas de la Magdalena (The Magdalene Sisters) eta Pablo Agüerok zuzenduriko Akelarre lanak datozen asteetan pantailaratuko diren filmak dira.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button