MUSIKA

“Nahi eta nahi ez”, Willis Drummond taldearen bideo berria

Willis Drummond  taldearen bideo berria Ane pelikularen kanta originala da, eta bere titulua Nahi eta nahi ez da.

Taldearentzat poztasunerako arrazoi bilakatu da lan hori, “zinez biziki kontent gira lehen aldikotz filma baten kanta ofiziala egin baitugu. Eta ze filma! David Pérez Sañudo zuzendaria eta Amania film-eko Katixa De Silva hurbildu ziren duela bi urte proiektu horrekin, eta segituan bai erran genuen. Ez genekien ze arrakasta izanen zuen Anek, baina istorio ona iduritu zitzaigun, eta proiektua ederra ere. Bitartean sari ugari lortu ditu eta orain, Goya sarietan aurkeztuko da, eta Nahi ta nahi ez kanta bera ere hautagai da selekzionatuen zerrendan sartzeko…”.

Kantaren nondik norakoak ere taldekideek eman dituzte: “Musika Zugzwang diskoan sartu ez genuen ideia batean oinarritzen da, Felixek konposatu zuena, eta 3en artean moldatu eta grabatu genuen otsailean, Johannes Buff-en laguntzarekin, Japoniarako hegazkina hartu baino egun pare bat aintzin! Hitzei dagokienez, filmaren scenario-an oinarritu ginen eta saiatu ginen aipatzen nola gehien ezagutzen eta maite ditugun personek ere, beti atxikitzen dutela parte bat sekretua… Espero dugu hobeto adierazi dugula kantan, esaldi bakar hortan baino!”.

Orain kantarekin bideoklipa osatu dute. Bideoan tartekatzen dira taldearen irudiak eta filmekoak. “Lan ederra egin du lan talde osoak, Diego Katariniuk di Costanzoren zuzendaritzapean, eta Victor Benavides Olazabalen kamera talentuarekin, berak gainera parte hartu zuelarik filmaketan…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button