BESTELAKOAK

Nafarroaren Eguna, igandean Baigorrin

Basaizea elkarteak Nafarroaren Eguna antolatu du apirilaren 30ean, Baigorrin. Ekimenaren helburua Baigorriko eskualdean euskarazko antzerki, bertso saio, kontzertu eta bestelako ekitaldiak sustatzea eta hedatzea da.

Antolatzaileen bultzadaz antolatu da: “Aurten ere, oztopo guzien gainetik, Nafarroaren Eguna, apirilaren 30ean ate joka izanen dugu. Baigorrin ospatuko dugun eguna baino lehen aldiz, zonbait hitzordu ukanen ditugu 2023ko Kulturaldiari dagokionez. Izan ere lehenik, apirilaren 13an, Azken Dantza Maisua dokumentalaren emanaldia ukanen dugu Urepeleko Amerikanoinean. Ondotik, apirilaren 14an, Popo Larren omentzeko gaualdi berezi bat eginen da. Bestalde, apirilaren 15an, Menta liburu dendan Bidea da Borroka komikiaren aurkezpen kantatua izanen dugu. Apirilaren 23an aldiz, Baigorriko Bil Etxean, Intxaurra antzezlana emanen digu Mairu antzerki taldeak. Azkenik, apirilaren 29an, Ez Dok Hiru antzezlan musikala zoin Cumbiam’Beroren kontzertuaz gozatzeko parada izanen da! Hilabete batzuk berantago ere, Nafarroaren egunak daraman engaiamendu kulturala gauzatzera doa! Euskaraz, kantuz, irriz eta gozatuz eraiki dezagun biharkoa eta  parte har dezagun etengabeko hauspotze batean, esku artean dugun sua ez dezaten itzali!”

Beraz makina bat kontu egun horretan, tartean, musika talde hauen eskutik: Dupla, Janus Lester, Broken Brothers Brass Band eta Willis Drummond.
Bertsoak ere haizatuko dira Aitor Etxebarriazarraga, Maddalen Arzallus, Joanes Ilarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.
Horiek guztiak euskaraz blaituriko giro paregabean.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button