ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldien azken saioak

Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailean hasi zen eta beren azken egunetan dago, izan ere, apirilaren 7an amaituko da.

Gaur, martxoak 28, oso proposamen interesgarria dakarte aipaturiko jardunaldiek: Lurrak antzezlana. Lurrak formatu handiko ikuskizuna da, Bilboko eta Gasteizko Udalen arteko elkarrekintzaz sorturikoa, eta eszenako kalitate, hiri hezitzaile, euskal kultura eta ekipoaren balioak sustatu nahi dituena. Zirku garaikidea lantzen duen obra hori Gasteizko Kaldearten eta Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian estreinatu zen.

Lurrak obrak lantokia adierazten du, non lurra ere oso presente dagoen, eta bertan ere protagonisten bizipenak agertzen diren, hori guztia zirku garaikidearen teknikekin zipriztindurik. Zirkuko teknika bat baino gehiago menderatzen dituzten espezialisten agerraldiak daude, eta musika tresna tradizionalak (txalaparta ikusgarria) eta modernoak jotzen dituzten musikariak, izan ere, pieza horretarako propio sortu da musika berezia.

Horrexegatik, bost antzezlek eta lau musikarik osatu dute oholtza gaineko taldea, eta talde hori izango da, “euskal eszena garaikidean, dimentsio eta tipologia kontuan izanda aurrekaririk ez duen ikuskizuna eszena gainean jarriko duena”. Bertan Ortzi Acosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo, Marc Muñoz eta Nuria Puig interpretazioa lanetan arituko dira, eta Mikel Hernandez, Ana Gambra, Unai Laso eta Roberto Castro musikaz arduratuko dira. Zuzendaritza lanetan, berriz, Adrian Schvarzstein aritu da, eta Jon Ariñok zuzendari-laguntzaile lanak egin ditu.

Obra horren gaineko xehetasun guztiak, hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button