MUSIKA

"Gaztemaniak!" desagertzear

"Lerro hauen bidez eskatu nahi diegu Aldundiari eta udalei kontzertu programa hau ez desagerrarazteko, dituzten betebehar publikoak konplitzeko eta, beraien hitzak erabiliz, "Espainiako zein nazioarte mailako talde profesionalen proposamen berritzaileak" mantentzeko. Euskal taldeak ahaztu gabe, hauek beti izan baitute promozio handia eta toki nabarmena Aldundiko programa honetan", dio Gora Gaztemaniak!-ek bidalitako manifestuak.

"Gaztemaniak! programaren desagerpenak ordezkaezina litzatekeen tokia utziko luke Gipuzkoako musika eszenan eta kultura gipuzkoarraren flotazio-marrari jaurtiriko misil zuzena litzateke. Gaztemaniak! programak beste musika batzuk daudela erakusten digu, baita beraiekin harremanetan jartzeko beste modu bat dagoela ere. Ezin da kalkulatu gazte belaunaldi baten (50.000 ikusletik gora 15 urteetan zehar) sormenean ekimen honek utzitako arrastoa".

"Ekimen honen desagerpenak apenas izango duen ondoriorik Foru Aldundiaren diru-kutxetan. Erakunde honek, gainera, ez du eragozpenik ikusten zalantzazko etorkizuna duten Donostia 2016 bezalako proiektuak diruz laguntzeko eta ez dirudi kontziente denik Gaztemaniak! dela Kultur Hiriburuaren ideiaren hazia. Desagerpen honen gaurko ogia kultur dinamismorik gabeko etorkizuneko gosetea bihurtuko da, ñabardura eta kolore ezberdinen falta areagotuko baitu, ebento handien grispean itotako etorkizuna, betiko musika eta bere kabuz ekonomikoki mantentzeko gauza den kulturaren mesederako".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button