BESTELAKOAK

“Nafarroako nekazaritza paisaiak” izeneko argazki lehiaketa

Nafarroako Artxibo Garaikideak Memoriadun Paisaiak proiektua berritu eta Nafarroako nekazaritza paisaiak izeneko IV. Argazki Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea irailaren 6an amaituko da.

Lehiaketaren helburua herritarrak irudiaren bidez sentsibilizatzea da, nekazaritzako edo nekazaritzako elikagaien jarduerarekin lotutako eraikin, instalazio edo establezimenduen ondare-balioari buruz, hala nola, siloak, trujalak, dolareak, upeltegiak, kooperatibak, etab.

Argazkiak originalak eta argitaragabeak izango dira eta nekazaritzaren eraikinekin harreman zuzena gordeko dute, izan ere, horiek XX mendean Nafarroaren paisaiaren aldaketan eragina izan zuten.

Hiru sari banatuko dira, 700, 400, eta 200 eurokoak. Eta sarituriko irudiekin eta beste batzuekin erakusketa bat antolatuko da.

Jakingarri guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button