IKUS-ENTZUN

Zinebi jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik da

Azaroaren 10etik 17ra bitarte egingo da Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioa. Bertan parte hartu nahi duen orok uztailaren 15era arteko epea dauka lanak aurkezteko.

Fikzio, dokumental eta animaziozko lanak bidali ahalko dira. Lanon iraupena, gehienez, 35 minutukoa izango da.

Hauexek   aurkeztu   beharko   dira   izena   ematerakoan: inskripzio orria, bai eta ekoizleak  gehitu  nahi  duen  informazio  osagarria ere; testuak  euskaraz,  gaztelaniaz  edo  ingelesez idatzi behar dira; eta hautaketarako Festhome plataforma bidezko lanak baino ez dira onartuko.

Filmen  kopiak  Zinemaldiako  posta  helbidera bidali beharko dira: Colón  de  Larreategi,  13,  3.  ezk 48001 Bilbo, edo 579 posta kutxara, uztailaren 15a baino lehen.

Xehetasun guztiak: zinebi.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button