IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekak emanaldi “bereziak” ondu ditu hil honetan

Nafarroako Filmotekak hiru zine-saio “berezi” antolatu ditu hil honetan. Lehenengo emanaldia, hain justu, gaur  bertan emango dute, 20:00etan, Jindrich Polak zinegile txekiarrak 1963an estreinatutako Ikarie XB-1 lana, zeina zientzia fikzio modernoaren lan aitzindaria den. Izan ere, Stanley Kubrickek filmatutako 2001: A Space Odyssey klasikoan sekulako eragina izan zuen.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “gure herrian erakusten den lehen aldia izango da eta, beraz, gure bertsio zaharberrituaren bidez ahanztura bati aurre eginen diogu. Pelikula txekiar honen interesa gerora izan zuen eraginean datza”. Hala, film horren itzala hainbat filmetan nabaritzen da: 2001, A Space Odissey (Stanley Kubrick, 1968), Solaris (A. Trakivski, 1972), Alien (R. Scott, 1979), Intersetellar (Christopher Nolan, 2014) edota Star Trek telesail klasikoan.

Cahiers du Cinema-ko zinema kritikari Pierre Kaste-ren esanetan: “pelikula hau zientzia fikzioa maite duen pertsona orok behin eta berriz ikusi dezake, eta etengabe gozatuko du; gainera, pelikula hau oso aproposa da zientzia fikzioa maite ez duten pertsonek genero horrek zineman egiten dituen ekarpen itzelak ulertu ditzaten”.

Hil honetan beste bi film “bereziak” hauexek dira: hilaren 19an, Home Movie Day, nazioarteko zine amateurrari buruzko emanaldia, eta 24an, Urria (1928), S. M. Einsestein eta Grigori Aleksandrov.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button