MUSIKA

Blues-punk hotsak zabalduko ditu bihar Donostian The Mojomatics bikote italiarrak

The Mojomatics MojoMatt (ahotsa, gitarra, harmonika) eta DavMatic (bateria, perkusioa) musikari veneziarrek osatzen dute. Euren musikan 60ko hamarkadako doinuak, punk arrastoa, keta blues hezearen zipriztinak antzeman daitezke.

Italiarrek disko sorta oparoa kaleratu du, tartean, hori LP, azkena Don't Pretend That You Know Me. Bikotea garage-punk doinuen ordezkari gisa aurkeztu izan arren, bere jarioan country, folk, bluegrass edo hillbilly blues zantzuak ere aurki daitezke.

Ezbairik gabe, biharko rock and roll zaleek biziki gozatuko duten hitzordua izango da. Donostiako Le Bukowski tabernan, 20:30ean. The Mojomatics. Garage rock, blues eta punk.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button