IKUS-ENTZUN

Zinema mutuari buruzko ikastaroa, Gasteizen

Gasteizko gizarte etxeetako Kultur Ikastaroen programazioaren barruan, Zinema mutua, ikus-entzunezko lengoaia osatzea zinema mutuari buruzko ikastaroa hasi da hil honetan, otsailaren 1etik martxoaren 9ra.

Ikastaroan zinema-zuzendaritzan irakasle eta film laburren, bideoen eta dokumentalen errealizadore, ekoizle eta zuzendaria den Víctor González Rubio arituko da irakasle.
jakinarazi dutenez, “ikastaroan zinemaren historia aztertuko da, sortu zenetik 30eko hamarkadara, hau da, soinua nagusitu zen arte. Aldi berean, garai hartan lengoaia zinematografikoa nola eratu eta osatu zen ikusiko da, filmetik filmera.”

Ikastaro honen harira, Udalaren Liburutegi Sareak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu liburuak zein filmak, gai honen inguruan gehiago jakin ahal izateko. Hortaz, istorioak kontatzeko eta gaiak lantzeko egitarauaren barruan, zinemaren sorrera (1895-1915), D:W. Griffith (1909-1928), Chaplin (1914-1936), zinema alemaniarra (1919-1929), Buster Keaton (1923-1928), edota S.M. Einsestein (1924-1931) gaiak eta lanak jorratzeko abagunea egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button