Musikari bakoitzak bere proiektua daukan arren guztion artean beste talde bat sortu dute. Taldekideak eskarmentu handiko musikariak dira eta guztiak ibili dira beste talde batzuetan: Nabari, Black Dog, Shinova, Zer, Seiurte edo The Kraven, kasurako.
Taldea sortu zenetik, kanta berriak egiten izan dira taldekideak eta orain, denbora honetan konposaturiko kantuak Omertá izeneko diskoan grabatu dituzte. Bertan euskaraz abesturiko 13 kantu biltzen dira, rock estiloan, gogorrak eta landuak.
Amerikar ukitua dute gitarren riffek eta landutako melodiekin asko aberastu dira kantuok. Ahotsaren presentzia eta bere erregistroak oso garrantzizkoak dira diskoan.
Estolda estudioetan grabatu da lana eta Madrileko Mastering Mansion estudioetan mazterizatu.
Diskoan bertan azaltzen dute nondik datorren lan berri honen titulua: "Omertá edo isiltasunaren legea bertan nahastuta dauden pertsonen aferekin lotutako delituen berri ematea debekatzen duen ohore-kode siziliarra da. Mafiaren kulturan, omertá juramentua haustea heriotzarekin zigortu daiteke."
Nontzeberri