MUSIKA

Betty Harris eta The Contours, Donostiako “Mojo Workin’” jaialdian

Musika beltz zaharretan espezializatutako Donostiako Mojo Workin’ jaialdiaren zortzigarren edizioa martxoaren 16tik 19ra arte egingo da, eta dagoeneko, bertan izango diren artisten izenak iragarri dira.

Hala, martxoaren 17an, ostirala, a Betty Harris (New Orleans, soul), Spyder Turner (Detroit, soul) eta TT Syndicate (Portugal rhythm and blues) arituko dira, eta 18an, larunbata, The Contours (Do you love me kantu ezagunaren egileak), Brenda Holloway (Los Angekes, motown soul) eta Soweto (Bartzelona, ska-rocksteady).

Martxoaren 16an, osteguna, jaialdiaren aurkezpen-kontzertua izango da, Archie Lee Hooker  bluesman estatubatuarrarekin eta Frantziako Jake Calypso & The Wild Boogie Combo taldearekin. Horretaz gainera, estilo beltzetan adituak diren disko jartzaile andana izango da.

Azkenik, Flechazos talde espainiarrean aritutako Alex Cooper musikariak Club 45 Again liburua aurkeztuko du.

Informazio guztia: mojoworkinfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button