MUSIKA

Barn Burner metal talde kanadarrak doan joko du gaur Donostian

Barn Burner honako musikari hauek osatzen dute: Kevin Keegan, gitarra eta ahotsa; Marc Doucette, gitarra; Nick Ball, baxua eta Taylor Freund, bateria. Metal esparruko prentsaren arabera, laukotearen eragin nagusiak hiru dira:Iron Maiden, Thin Lizzy eta Fu Manchu, hain zuzen. Beraz, kanadarrek stoner eta metal klasikotik edaten du.

Horrez gain, lau musikarien kalitatea ere nabarmendu du prentsak. Egun Europan ari dira bira egiten Bangers laneko doinuak zuzenean aurkezteko asmoz. Beheko bideoan ikus daitekeenez, Bar Burner bandaren zuzenekoak izerditsuak, basatiak eta festa zaleak dira. Gogoratu gaur Donostiako Ondarra tabernan izango direla 20:00etan musu-truk.

 

Red Ribbon Music-ek bidalita/>

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button