BESTELAKOAK

Arte proposamenak, “Gazte Arte”-n

Urriaren 1etik 31ra bitartean lanak bidali ahalko dira Gasteizeko Gazte Arte egitasmora. Proiektuaren helburua edozein arte diziplinatako artelana sortzea da, hau da, pintura, eskultura, instalazioak, performance, happening, interbenzioak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikia.

Sormen prozesua lantegi irekien bidez ikusgai egongo da, eta burututako lana erakusketa batean erakutsi ahal izango da gero. Bertan parte hartu ahalko dute Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteek.

Lanak jasotakoan, Gazteria Zerbitzuak proposatutako epaimahai batek  4 proiektu aukeratuko ditu gehienez. Proiektu horiek parte hartuko dute obra bat sortzea helburu duen banakako prozesu batean. Prozesu horiek pertsona baten edo hainbat pertsonaren tutoretzapean egingo dira. Irekia izango den sortze prozesu hori Montehermoso Kulturunean egingo da, abenduaren 22tik 30era bitartean. Horren ostean, sortze prozesuan egindako proiektuekin erakusketa bat egingo da Montehermoso Kulturunean, otsailaren 2tik 28ra bitartean.

Sari bana emango da hautatutako proiektu bakoitzari. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du: 300 euro, esku-dirutan eta eta 200 euroko balea arte diziplinatako materialetan gastatzeko.

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button