
Nafar Haziak dokumentala, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ekoitzita Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Golem zinemetan estreinatu ondoren, Durangoko Azokan, Axular Kultur Elkartean, Altsasuko Iortia Kultur Etxean, Agoizko Kultur Etxean, Bilboko Nafar Etxean, Arrosadia, Iturramako Civivox-etan, Juslarotxan, Salesetan, Iruñeko Kondestable jauregian eta Goizuetako Kultur Etxean ikusteko aukera izan da.
Baina data berriak badatoz, eta hala, gaur berton, urriak 4, 19:30ean, Auritzeko Kultur Etxean ikusi ahalko da. Lanaren sinopsia honako hau duzue: “Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau zentroetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea?”
Hil honetan ere beste bi zita dituzue: urriaren 17an, 19:00etan, Arangurengo Kultur Etxean euskaraz, eta urriaren 24an, 19:00ean, Gasteizko Nafar Etxean, gazteleraz.