
Bilboko Serie B arropa dendak Inork begiratzen ez gaituenean, ikusezinak gara argazki erakusketa paratu du Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Santiago kafetegian.
Ainara Ipiñak eta Raquel Duranek egin dituzten argazkien ardatza dendako arropek osatzen dute. Hala, erakusketak dendaren bezero eta lagunei eginiko omenaldia da. Argazkiok ikusgai daude uztailaren 22ra bitarte.
“Arropak bizitu egiten dira, eta ametsezko eszenarioetara bidaiatzen eta lekuz aldatzen dira, non kamerak salbu, ez gaituen inork begiratzen. Gu geu gara, bizitzeko eta gozatzeko gogo handiarekin”.