MUSIKA

“Musync! ’22” musika garaikideaz gozatzeko tartea, Iruñean

Musync! ’22, musika garaikideari buruzko zikloa, Iruñeko Kondestable Civivoxean garatuko da martxoaren 28tik 30era. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Gaur, hilak 28, izango da lehen ekitaldia, Bach: Ezkontza eta Amildegia izenburupean, 19:30etik aurrera. Kontzertua emango duen taldea Novum Kantors da.

Bihar, asteartean, Ana Hurtadoren Herencia izeneko dokumentala ikusteko parada egongo da. Dokumentalak zer-nolako eragin handia izan duen Afrikak Kubako kulturan erakusten du. Ondare hori aztarna hispaniarrarekin dago nahasia, uharteko gizartearen alderdi guztietan agerian, baina batez ere, musikan.

Azkenik, martxoaren 30ean, Joaquin Gaztambide: Bizitza antzerkiari emana izeneko hitzaldi-kontzertua  programatu da Joaquin Gaztambideren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Bertan arituko dira Rinaldo Zhok (pianoa) eta Raquel Fernandez (sopranoa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button