
Kirmen Uriberen Mussche nobela katalanez argitaratu du Bartzelonako Edicions 62 argitaletxeak, El que mou el mon izenburuarekin. Pau Joan Hernandezek egin du itzulpena. Gaur, martxoaren 12an, aurkeztuko dute nobela Pilar Beltran editoreak, Jon Elordik eta Kirmen Uribek Bartzelonako La Central liburu-dendan.
Baina gaur ere, argitara emango da gaztelaniaz (Seix Barral) eta gailegoz (Xerais) Mussche eleberria. Azaroaren 30ean ikusi zuen argia euskaraz Susa etxearen aldetik eta harrera bikaina izan du euskal irakurleen artean, izan ere, 4.000 aleko lehen edizioa hilabetean saldu zen.
Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean hasten da, milaka ume Santurtziko kaitik erbestera atera dituztenean. Haurren artean Karmentxu dago, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunean makina bat gorabehera izango dira.



