
MusikIrun maketa lehiaketan parte hartu duten taldeen kontzertuak gaur gabean hasiko dira Kabigorrin. Ekainaren 5era arte, 15 talde horien emanaldiak izango dira hirian.
30 talderen lanak aurkeztu dira lehiaketara, eta horietatik erdia aukeratu dira. Bertan onartuak izan diren 15 taldeen kontzertuekin batera, maketa horiei bozkatzeko aukera izango dute herritarrek.
Irungo Udalak antolatzen duen maketa lehiaketa Kabigorrin izango da datozen bost ostiraletan, maiatzak 8-15-22-29 eta ekainak 5.
Gaurko Kabigorriko saioan izango diren hiru taldeek (Eriel (Hernani), Jack In The Box (Donosti), Mai Beloki (Irun)) 4 edo 5 abesti joko dituzte.
Datorren asteko kontzertuan, Bourbon Kings (Nafarroa), Gabezia (Lasarte) eta Geave Noise (Burgos) taldeak izango dira.
Kontzertu guztiak 23:00etan hasiko dira.