
Musikazuzenean plataformak makina bat euskal talderen autoekoizpenak izango ditu salgai Durangoko Azokan paratuko duen standean. Hainbat musika talderen erakusleiho bihurtuko da aurten ere Musikazuzenean-en stand.
Hala, bertan aurkituko dituzuen diskoen artean hauexek izango dira: Abereh, Zaunka datoz arin; Aneguria, Horchata de Chufa; Eneritz Furyak, Eneritz Furyak; Kaskezur, Azpisugeak; Mice, Mice; Pelax, Talkak egiten du didaktika; Sorotan Babies, Eskema edo Euskatalites taldearen singlea.
Ikusi duzuenez, askotariko diskoak izango dira, baina interesgarriak guztiak, Do It Yourself filosofiari jarraiki eginak, mimoz.
Diskoen zerrenda osoa hemen: musikazuzenean.com.