LITERATURA

Jule Goikoetxeak “Tractatus” kaleratu du

Susa argitaletxeak, Jule Goikoetxearen Tractatus poema liburuaren aurkezpen ekitaldia egin du gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Jule Goikoetxearen lehendabiziko liburua da Tractatus.

Argitaletxeak helarazi digun ohartxoan irakur daiteke zertan den Jule Goikoetxearen lehen poema liburua: “Desadostasun kantu bat da. Tractatus izenburu ironikoaz baliatzen da, adierazteko edozein aukera zientifikoren eta jarrera politikoren atzean esperientzia estetiko bat badela: desiozkoa, borondatezkoa, boterezkoa; eta poetak bere desadostasuna agertzen du politika, ekonomia, artea eta zientzia pentsatzeko eta praktikatzeko modu estandarren aurrean. Zibilizatua dagoen baten zibilizazioaren kritika izan nahi luke Tractatus honek. Disidentzia, egia, beldurra, erresistentzia, umorea, alferkeria, biolentzia, parranda, errepresioa, plazera, heriotza… ez dira hitz erreka soil bat, Jule Goikoetxearen indar espresibo biziaren gaiak baizik”.

 

GITARRA ANDRAZKOTUAK

tarte semantiko bat besterik ez zara
ilusiozko eta ile kizkurreko eskeleto semiotikoa
abstinentziaz eta neurrigabekeriaz konposatua

utz iezadazu istant amaigabe bat bizitzen
kantu flamenko eta gitarra andrazkotuen
melodia andaluz donostiar lasartear honetan
zure bekain beltz eta errima zoroen artean

utz iezadazu zure tristura gorrian dantzatzen
astrapala gorriz sukartzen
eztanda egin eta berriz nare arnastu arte
ile kizkurrez eta ilusioz ase
zure ukitze grinatsuak
nire ego eta nire erregina afroalemaniar
euskal errepublikar demasien artean

ezin da dirurik eta herrialderik gabe bizi
baina emango dizut nire arima gorri
metafora literalez trinko
nire kizkur semiotikoak
abstinentziaz eta neurrigabekeriaz konposaturiko
nire eskeleto adierazlea


Poema liburua oso online irakurri ahal duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button