MUSIKA

Musikari hasiberrien txanda “Egin leku!” deialdian

Egin leku! musikari hasiberrientzako deialdiak baditu irabazleak. Sei musikarik duten talentua erakusteko aukera izango dute irailaren 10etik aurrera, Gazteizeko Oihaneder Euskararen Etxean programatu diren kontzertuetan.

Deñe, Lorea, Aitor Regueiro, ALE, Beñaranks eta Maialen Aristegi izan dira Jon Basaguren, Miren Narbaiza (MICE) eta Ander Sevilla musikariek osaturiko epai-mahaiak aukeratutakoak.

Deñe Garcia-Calvo 17 urteko neska azpeitiarra da. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako 29. edizioan parte hartu zuen eta lau finalisten artean gelditu zen.
Aitor Regueirok euskarazko kanta oxigenatuak eta hizki katramilatsuak egiten ditu 2017tik. Gaur egun bere lehengo LPa izango dena prestatzen dabil.
Lorea Zulaikak zenbait abesti propio sortu ditu, eta musikarekin erlazionatutako proiektu txikietan parte hartu du.
Beñaranks proiektuaren sustatzailea Iker Beñaran donostiarra da. 2010. urte inguruan hasi zen abesten Pingabwoys rap-reggae taldean eta auzoko jendearekin.
ALE, ezizenaren atzean Miren Peñagarikano hernaniarra dago.
Eta Maialen Aristegik giza harremanetan gertatzen diren istorioak azaleratzen dira bere kantuetan.

Lehen kontzertua Deñe azpeitiarrak egingo datorren irailaren 10ean. Hurrengo kontzertuak bi hilabeteko maiztasunaz egingo dira Oihanederren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu