
Bilboko Udalak Musika Dibertigarria da programa jarriko du abian gaur. Datozen lau ostiraletan makina bat kontu musikal dibertigarrirekin gozatzeko aukera egongo da Bilboko Bertendona Institutoan.
Ekimena apirilaren 22tik maiatzaren 13ra luzatuko da, eta gaur, lehen egunean, Jazzbana Ensemble taldeak, Bidaia On, Amona Braulia izeneko ikuskizuna egingo du. “Sarahk amonaren egunkaria irakurriko digu, Estatu Batuetara joan zen bateria-jole, eta han bizi izan zituen pasadizoak kontatuko dizkigu, musika modernoaren eta haren musika-estiloen historiaren uneak gogoratuz: New Orleans, Dixie, Blues, Gospel, Swing, Bebop…”
Datorren asteko saioan, Dúo Dídyma taldearen Ida Y Vuelta, Por Favor ikuskizuna oholtzaratuko da. Taldeak bidaia musikal eta kulturala proposatzen du zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-piezak interpretatuko dituzte, batzuk tradizionalak eta beste batzuk XXI. mendean konposatuak.
Maiatzeko kontzertuak honakoak hauek dituzue: Stratos Project (maiatzak 6) gaur egungo musikaren egoera bere interpretazioekin aberasteko, eta akordeoi eta biolontxelorako jatorrizko errepertorioa ezagutarazteko asmoz sortu zen taldea; eta Dúo Sokaireren Klasikoak Sokairera izenekoa.
Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.