IKUS-ENTZUN

“Iparraldea Bertan” zikloaren azken hitzordua

Koldo Mitxelena Kulturunean Iparraldea Bertan zikloa garatzen ari da hil osoan, eta musika, narrazioak eta zinema dira jardunaldietako ardatzak. Gaur, hilak 22, azken hitzordua programatu da.

Iparraldea Bertan zikloa Colette Larraburu idazle eta kazetariak idatziriko, Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren aurkezpenarekin abiatu zen hilaren lehen astean. Hurrengoan, martxoak 8, Lumi lapurtar taldeak (Nahia Zubeldia eta Manu Matthys) kontzertua egin zuen, eta Bezperen Dirdira disko berriaren zenbait kantu haizatu zituen. Aurreko astean, martxoaren 15ean, Etxetaburu izeneko emanaldia egin zuten Mixel Etxekoparek eta Kristian Galtxetaburuk, XVIII. mendetik XXI. mendera bitarteko bertso zahar eta berriak uztartuz.

Eta gaur, martxoaren 22an, Eleketa, ahozko oroimenak erakusketaren karietara, Euskal Kultur Erakundea-k (EKE) zinegile batzuei ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu die. Horren harira dator, Erleketa laburmetraia, Oskar Alegriaren filma.
Erleketa da hitzak sortu aitzin existitzen zen mundura bidaia bat. Hitzak letrazkoak ez ziren garaian, paisaiaren musikan zaunkak, orroak, uluak eta txioak nagusitzen ziren. Gure soinuak barne. Itsasoak, mendiak eta haizeak mintzaira zuten eta guk haien oihartzuna. Gure azken hitzen eramaileak erleak izan dira. Izan dira, diogu. Egun gure ixiltasunaren zaindariak dira.”

Saio guztiak euskaraz dira, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, eta erakusketa liburutegiko lehen solairuan bisitatu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button