MUSIKA

Musika sakratutzat hartzeko gonbita

Bilboko Udalak BAS, Bilbao Ars Sacrum eliz musikako zikloa abiatuko du apirilaren 27tik maiatzaren 1era, Enkarnazio elizan. Zeremonia izenburupean, “musika-ekitaldia sakratutzat hartzeko gonbita egiten zaigu: motibazioa, jarrera eta entrega eskatzen dituen erritua”, adierazi dute antolatzaileek.

BAS, Bilbao Ars Sacrum zikloaren 17. edizioan bost talderen emanaldiez gozatuko du ikusleak: Qvinta Essençia, Ganbera Abesbatza, Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis.
Talde horiek guztiek garai guztietako eliz musikako piezak interpretatuko dituzte.

BAS-Bilbao Ars Sacrumen edizio berri hau #Bilbaoudaberria2021 programaren barruan dago. Ekimen horren bidez, Bilboko Udalak antzerki, musika, erakusketa, kontzertu edo literaturaz beteko du hiria.

Egitaraua bihar bertan, apirilaren 27an, abiatuko da 19:00etan, Quinta Essençia taldeak eskainiko duen In Festo Sanctae Mariae Magdalenae izeneko saioarekin.

Egunez eguneko saioen gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.