MUSIKA

Tokiko rock taldeen jaialdia egingo dute Sopelan

Inkestas Rock Festibal jaialdian orotara zortzi talde arituko dira, haietariko asko bizkaitarrak. Gipuzkoako ordezkaritza ere izango da. Hala, Hondarribitik Blloodseekers gerturatuko dira, eta Hernanitik The Snobs.

Bizkaiko ordezkaritza, berriz, handiagoa izango da: Sopelatik, Yoyo Am Entumeceited, Tranxilium Trio, eta Surf Is Death; Mungiatik, Tormenta DS eta Boys Of Birle; eta azkenik, Bilboko Santutxu auzotik Punto de Mira.

 

 

Honatx ordutegia eta kartelaren ordena: Tormenta DS, 18:00etatik 18:45era; Yoyo Am Entumeceited, 19:00etatik 19:45era; Tranxilium Trio, 20:00etatik 20:45era; Surf Is Death, 21:00etatik 21:45era; Boys Of Birle, 22:00etatik 22:45era; Bloodseekers, 23:15etik 00:15era.; The Snobs, 00:30etik 01:30era; eta Punto De Mira, 01:45etik amaitu arte.

Sopelako Udalak bidalita

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button