LITERATURA

“Literaktum”, bihartik aurrera Donostian

Literatura festa etorriko da berriz Donostiara, Literaktum jaialdiari esker, maiatzaren 3tik 14ra bitartean. Jaialdi honetan literatura beste diziplina eta bere garaiko eztabaidekin konektatuta aztertzen eta gozatzen da, izan ere literaturarekin idazle eta irakurleen topalekua izango da Donostia.

Horra joateko gonbitea ere egin dute antolatzaileek: “Nobela, poesía, saiakera, antzerkia, ibilaldi literarioak, ilustrazioak, itzulpenak, irakurketa-klubak, dena kabitzen da Literaktum-en, literaturak hamaika aurpegi eta hamaika bide baititu. Zeurea aukeratzea baino ez duzu”.

Juan José Millás, Eva Monente, Elvira Lindo, Alicia San Juan, Mattin, Ixabel Agirresarobe, Alaine Agirre, Jasone Osoro, Saioa Royo, Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta, Anjel Lertxundi, Goizalde Landabaso, Goiatz Labandibar, Manuel Rivas edo Ixiar Rozas dira Donostiako Hitzen Hiritik pasatuko diren idazle batzuk.

Bihar bertan, maiatzak 3, goizeko 11:00etan, Literaktum 2016 eta Liburu-Saltzaileen Munduko Topaketaren barruan, Jorge Carriónek gidatutako kafe-topaketa bat egongo da kazetariekin Troa Zubieta liburu dendan.

Literaktum jaialdiari buruzko programazio guztia hemen kausi dezakezu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button