MUSIKA

Musika eta ekologia batzen direnean

Euskadiko Orkestrak eta Kursaal Eszenak musika ekologiarekin lotzen duen Ekomusik kontzertua programatu dute larunbat honetan, azaroak 14, 18:00etan.

Gaztetxeoi zuzenduriko Musika Familian kontzertua izango da Kursaaleko Ganbera aretoan burutuko dena, eta oso berezia izango da, izan ere, Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpena den Ekomusik saioa musika klasikoaren eta ekologiaren arteko harreman zuzena irudikatzen saiatuko da.

Pandemia heldu aurretik ehunka haurri orkestraren eskola kontzertuen baitan aurkeztu zitzaien ekoizpena da, eta orain Musika Familian kontzertu gisa berreskuratu da, musikaren bidez gure planeta zaintzeko beharraz jabetzeko.
Kontzertuak iraun bitartean bi ideia nagusi zabaldu nahi dira: batetik, Barrokoaren garaian konpositoreek naturako elementuak irudikatzeko joera zutela, eta bestetik, hari-instrumentuak artisau moduan egiten direla, beti ere ingurumena errespetatuz.

Kontzertuan Patrizia Eneritz adituak natura zaintzearen eta gure planeta zaintzearen garrantzia oso modu harrigarri eta didaktikoan transmitituko die gaztetxoei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button