
Hil honetan (irailaren 29ra arte) Artium museoan ikusgai dagoen Patricia Dauderren (Bartzelona, 1973) Unform erakusketa itxiko da. Hainbat eskultura, marrazki, eta instalazioren bidez, artistak denboraren joanarekiko interesa erakutsi nahi izan du, izan ere, Dauderren ekoizpenak “aztarnak eta hondarrak baino geratzen ez diren objektu eta espazioen balizko istorioak dakartza gogora”.
Haren praktikan garrantzitsuak dira erabiltzen dituen teknikengatik, eta batzuetan garrantzitsua da “piezak tenperatura eta hezetasun-baldintza aldakorretan jartzea, argiari haien gainean eragiten uztea, haien gainazalak aldatzen dituzten oxidazio-prozesuak ahalbidetzea, ebakitzea, dekapatzea edo zulatzea, materialak laberatu eta erretzea edo lurperatuta edukitzea denbora-tarte jakin batzuetan,…..”
Erakusketa honen harira sortutako testuak dioen bezala, «artistak denborak eta mekanikak ezartzen ditu, zaindu egiten ditu, zuzendu egiten ditu, eta, azken batean, erritual geldo eta ustekabekoa jasaten du. […] badakigu obra bakoitzaren atzean aurretiko bizitza bat dagoela, nahiz eta ez ikusi, aktiboa, biologikoa».
Erakusketaren barruan Insulana (2021) obra dago, 1957tik 1958ra Azore uharteetan izandako erupzio bolkaniko bat abiapuntu hartuta, bai eta March 5th 1979 (2011), 1979ko martxoaren 5ean Kanariar Uharteetako zeruetan izandako argi-fenomeno bati erreferentzia eginez.
Unform erakusketaren gaineko datu gehiago: Artium.