ARTEA

“Jaten duguna gara ala garenak jaten gaitu?”

Esaldi horretatik abiatuta, Rut Briones eta Raquel Duran artistek janariaren inguruko Foodlândia izenburuko ikus-entzunezko instalazioa jarri dute Bilbaoarte zentroan. Erakusketa irekita egongo da ekainaren 26ra arte.

Bilbao Arteko bi artista egoiliarrek iaz jaso zuten beka 36 artisten artean, eta aurten erakusketa bat abiatzeko aukera izan dute, beste sei egitasmorekin batera.

Erakusketa bost gunetan banatzen da, eta esparru bakoitza elikadura kateko estadio bat da (ekoizpena-hondakina, banaketa, kontsumoa, gosea eta komunikazioa). Gune bakoitza, gainera, bakoitza ikus-entzunezko estilo baten arabera egin da; hortaz, ikus-entzunezko askotariko lengoaia eta teknikez baliatu da egitasmoa, tartean, stop-motiona, narratiba zinematografikoa, bideo-artea edo dantza.

Proiektuak gizarte garaikidearen paradoxak aztertzea du xede. “Egungo gizarteko gai absurdoak lantzen ditugu, adibidez, Txinako zainzuriak erostea, ondoan dugun Nafarroakoak erostea baino errazagoa izatea”, azaldu du Raquel Duranek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button